XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta hala ta guztiz ere....

Bai, hala ta guztiz ere nahiz eta guztiz onartu gure ikasleek ikasten ikasi behar dutela beharrezkoa da irakasle bezala, harreman moduak, metodologiarik egokiena, irakasten ditugun edukien baliagarritasuna etab. kontutan hartzea.

Izan ere, honela izan ezik, gerta liteke gure ikasleek lan teknika guztiak menderatu eta hala ere ikasi gabe jarraitzea edo alferrikako gauzak ikastea ere.

Beste modu batetan esanik: Ikasleei begira, lan intelektualerako teknika batzuren plangintza egin arren, irakasle garenez, aurrez ez badugu gaitasun intelektual eta motibazioei buruz gure eragina planteatzen, alferrikakoa izan daiteke gure ahalegina.

Hauxe esan nahi dugu, ahala (gaitasuna), nahia (jarrera) eta ikasten jakitea (teknika efikazak) etxe berdinari eusten dioten hiru zutabe direla; bi lehenengoak, irakaslearen aldetik begiratuta, geure irakaskerari zer eta nola irakasten dugun) dagozkionak; hirugarrena, berriz, ikasleari dagokiona (zer eta nola ikasi).

Eta dokumentu honek, ikaslea lan teknikekin harremanetan jartzea lortu nahi badu ere, beharrezkoa iduritu zaigu hasiera-hasieratik geure irakaskuntzari buruz zenbait ohar eta gogoeta egitea.

Era honetan bakarrik saihestuko bait dugu, Lan Intelektualerako Teknikak, eskolako gaitz guztiak konponduko lituzketen panazea pedagogiko berri batetan bilakatzea.

Atal honek ez du baieztapen kategorikorik eman nahi.

Gure irakaskerei buruz (bai bakarkakoa, bai taldekakoa) eta hauek ikasleen lan intelektualarengan duten ondorioari buruz ausnartzea lortu nahi luke batez ere.

1.1. IKASKUNTZARAKO GAITASUNARI BURUZ.

Ez dago ukatzerik; desberdintasun intelektualak badaude noski!.

Gehiena saiatuta ere, irits daiteke une bat ikasleak goia jo duena.

Badaude gaitasun eskaxa duten ikasleak, txikiak nahiz hitzmotelak dauden bezalaxe.

Eta familiaren kultur mailak hein batetan bederen, gaitasun intelektual horren garapen nahiz enultasuna mugatu egiten du.

Hona hemen bada, hezkuntza konpentsatzailearen beharra.

Bi alor hauek, familiako gaitasun ekonomiko-kulturala eta gizabanakoen gaitasun intelektuala hor daude objetiboki, eta kontutan hartu behar ditugu.

Baina... nahi baino gehiagotan DATOAK ABSOLUTIZATZEKO JOERA DUGU: ikaslearen irudi bat badugu eta datoak irudi horri egokitzen dizkiogu.

Honela, testen baliagarritasuna gainbaloratu egiten dugu gure pentsakerarekin bat datorrenean (noski, esaten nuen nik, horrela behar zuela), itsu-itsuan onartzen dugu ikasle baten historiala (esan zidan bai, aurreko irakasleak honekin ez zegoela ezer egiterik) etab.

Ondorioa hau izan daiteke:.